miércoles, 18 de mayo de 2011

Txoko desberdinak dauzkagu!!

Txoko desberdinak dauzkagu bai gure gelan eta baita alboko beste bi geletan ere. Horrela zirkulazio librea egiten dugunean gela desberdinetatik ibiltzeko aukera daukagu eta baita, txoko desberdinetatik ibiltzeko ere.
Asko gustatzen zaigu txokoetan jolastea eta asko ikasten dugu bertan. Gainera gure lagunekin gauza berriak sortu eta esperimentatzeko aukera ematen digute.
Txokoek zein garrantzia daukaten ikusteko ondorengo orrialdea ikus dezakezue eta horretarako egizue klik hemen.
Gure gelako txokoak zeintzuk diren azalduko dizuegu ea gustatzen zaizuena. Gure gelan plastilina txokoa, puzzle txokoa eta mahai jolasen txokoa daude. Bestetalde, ordenagailu bat ere badaukagu gelan bertan eta honekin ibiltzeko aukera ere badaukagu.

Plastilina txokoan oso gustura ibiltzen gara irudi eta forma desberdinak egiten eta gainera asko gustatzen zaigu eskuetan sortzen digun sentsazioa. Gainera bakoitzak besteek egindako irudiak ikusteko aukera dauka eta oso polita da besteen lanak ikustea.


















Bestalde, puzzle txokoa ere asko gustatzen zaigu eta bertan puzle txiki edo handiak egin ditzazkegu. Gehienak mahai gaineran egiten ditugu baina pieza asko izanez gero lurrean egiteko aukera ere badaukagu.


Mahai jolasak ere oso entretenigarriak dira eta asko ikasi dezakegu hauen bidez, horregatik askotan egoten gara txoko honetan.



Azkenik, lehen esan bezala, ordenagailua daukagu gelan eta bertan bikoteka jolasteko aukera daukagu eta oso ondo pasatzen dugu!


No hay comentarios:

Publicar un comentario