sábado, 21 de mayo de 2011

AZKEN JAIA!!

Kurtso bukaeran jaialdi bat egingo dugu. Urtero egiten dugu, Erguin auzoan.
Baina aurten, Erguinen izan beharrean Iturripen izango da. Haurrentzako puzgarriak,
ekintzak...egongo dira eta merienda ere bertan jango dugu!!
Gogo handia daukagu egun hori iristeko, egun berezia izaten delako.
Ekainaren 22an izango da, arratsaldean. Beraz, 14:30etan eskolara joan eta denok batera
bertara habiatuko gara. Jaialdiak 19:00ak arte iraungo du, eta nahi duenak bertan pasa dezake
arratsalde guztia. Bestela gurasoak 16:30etan bertara joan beharko dira gu bilatzera.
Esan bezala, egun oso polita izango da eta merezi du bertara gerturatzea!!

miércoles, 18 de mayo de 2011

Teknologia berriak!

Gaur egun gure bizietan hain ohikoak bihurtu diren teknologia berriak ditugu, ordenagailuak berezki. Haurrek txikietatik hauekiko harremana izateko ikasgelan ordenagaulu bat daukate. Horrela, txokoetan zehar zirkulazio librea egiten dutenean hau erabiltzeko aukera daukate, eta bertan, ariketa ezberdinak egin ditzakete.

Afrikako animaliak lantzen!!!

Afrikako animaliak lantzen ibili gara eta asko gustatu zaigu ikasi dugun guztia. Jarduera asko egin ditugu eta bakoitzarekin eduki desberdinak ikasi eta landu ditugu.
Guk aukeratu genuen Afrikako animaliak gaia eta horregatik oso interesgarria iruditu zaigu. Liburu desberdinetatik atera dugu animalia desberdinei buruzko informazioa eta orain gauza gehiago dakizkigu hauei buruz. Gainera Afrika non dagoen ere badakigu.


           










Bestalde, jirafek zenbat neurtzen duten ere ikasi dugu eta batez ere jirafa txikiek 2 metro neurtzen dutela. Gu baino askoz altuagoak dira eta konparaketa hori egiten ere ibili izan gara. Gainera 2 metroko jirafa txiki bat marraztu eta margotu dugu tenperak erabiltzen eta gero pasiloan jarri dugu beste gelakoek ikus zezaten.




                  



  












Asko gustatu zaigu gai hau eta gauza pilo bat ikasi ditugu; gainera oso ondo pasatu dugu denok batera lan egiten!!


 

Txoko desberdinak dauzkagu!!

Txoko desberdinak dauzkagu bai gure gelan eta baita alboko beste bi geletan ere. Horrela zirkulazio librea egiten dugunean gela desberdinetatik ibiltzeko aukera daukagu eta baita, txoko desberdinetatik ibiltzeko ere.
Asko gustatzen zaigu txokoetan jolastea eta asko ikasten dugu bertan. Gainera gure lagunekin gauza berriak sortu eta esperimentatzeko aukera ematen digute.
Txokoek zein garrantzia daukaten ikusteko ondorengo orrialdea ikus dezakezue eta horretarako egizue klik hemen.
Gure gelako txokoak zeintzuk diren azalduko dizuegu ea gustatzen zaizuena. Gure gelan plastilina txokoa, puzzle txokoa eta mahai jolasen txokoa daude. Bestetalde, ordenagailu bat ere badaukagu gelan bertan eta honekin ibiltzeko aukera ere badaukagu.

Plastilina txokoan oso gustura ibiltzen gara irudi eta forma desberdinak egiten eta gainera asko gustatzen zaigu eskuetan sortzen digun sentsazioa. Gainera bakoitzak besteek egindako irudiak ikusteko aukera dauka eta oso polita da besteen lanak ikustea.


















Bestalde, puzzle txokoa ere asko gustatzen zaigu eta bertan puzle txiki edo handiak egin ditzazkegu. Gehienak mahai gaineran egiten ditugu baina pieza asko izanez gero lurrean egiteko aukera ere badaukagu.


Mahai jolasak ere oso entretenigarriak dira eta asko ikasi dezakegu hauen bidez, horregatik askotan egoten gara txoko honetan.



Azkenik, lehen esan bezala, ordenagailua daukagu gelan eta bertan bikoteka jolasteko aukera daukagu eta oso ondo pasatzen dugu!


San Andres jaietan!!

San Andres, gure eskola dagoen auzoa da eta gaur bertako jaiak dira.
Barraka pilo bat jarri dituzte hemen dagoen plazatxo batean. Oso pozik
gaude, arratsaldean bertara joango garelako barraketan ibili eta litxarrekeria
batzuk jateko.
Jai oso politak izaten dira, auzoko kideen bazkaria izaten dugu larunbatean eta
gauean kontzertuak ere egoten dira. Gainera, pailazoak ere etorriko dira beriaen
emanaldia egitera, irrikitan gaude ikusteako!
Eskolan ez dugu ezer berezia egingo, baina, jai giroa nabari da denen artean.
Animatu San Andreseko jaietara hurbiltzen, merezi du eta!!!

Antzerkia prestatzen!!

Kurtso bukaerako jaialdirako antzerki bat prestatzen ari gara.
Gela bakoitzak antzerki bat egingo du, bai txikienek eta baita nagusienek ere.
Guk "Tulipan txikia" deituriko antzerkia antzeztuko dugu.
Estseatzen ari gara, ia egunero, oso ondo irten dadin.
Oraingoz nahiko ondo irteten da, bakoitzak bere pertsonaia ikasi duelako.
Ikaragarri ondo pasatzen dugu, batzuk "haizea" izengo dira, beste batzuk "tulipanak"...,
horrela pertsonaia guztiak izan arte.
Antzerki polit polita izatea espero dugu. Gainera, gurasoen aurrean antzeztuko dugu, beraz,
oso ondo egitea espero dugu. Zuek ere animatu zaitezkete etortzera!
Ikustea nahi baldin baduzue Bedoñobera gerturatu maiatzaren 30ean. Han izango gara antzezlan
dibertigarri bat zuei aurkezteko!!

BUZTANTXO!!!!!

Kaixo!!
Gaur buztantxo zein den azalduko dizuegu.
Buztantxo Arrasate Herri Eskolako maskota da. Dragoi bat da, Murumendin
bizi dena. Ea euskeraz hitz egiten dugun begiratzen egoten da. Berak, guk euskeraz hitz
egitea nahi du eta horregatik adi-adi egoten da begiratzen, zeinek erabiltzen duen gure
hizkuntza eta zeinek ez.
Gainera, urtean behin eskolara jeisten da eta opari batzuk ekartzen dizkigu.
Jaialdi polita izaten da Buztantxo jaisten denekoa, oso ondo pasatzen dugu berarekin. Dibertigarria
eta oso jatorra da.
Ea zuek ezagutzeko aukera duzuen noizbait!!
Beraz, badakizue euskeraz hitz egin behar dugu denok, bestela Buztantxo haserretu
egingo da!!

martes, 17 de mayo de 2011

Proiektuka egiten dute lan!

Ikastetxe desberdinetako ikasleen arteko harremanak ahalbideratzeko eta teknologi berrien erabilera sendotzeko asmotan, 3 proiektutan hartzen dute parte.









PELUTXE

Proiektua Haur Hezkuntzako ikasleentzat zuzenduta dago (5 urtekoak).
Gela bateko ikasleek pelutxe bat erosi eta beste eskolako gela bateko ikasleekin trukatuko dute. Handik aurrera bi ikastetxeko ikasleek posta elektrikoaren bidez komunikatuko dira eta haiek sortutako testuak, argazkiak eta abar elkar bidaliko dituzte.

ASMAKILO

Proiektua LH-ko Lehen Zikloko ikasleek burutuko dute. Parte hartzen duten ikasleek, beraiek sortutako asmakizunak, posta elektronikoaren bidez Asmakilori bidaliko dizkiote eta horietako batzuk, jolas moduan, web gunean azalduko dira.

KUTXA IBILTARIA

Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek parte hartuko dute proiektu honetan.
Kutxa bat ikastetxez-ikastetxe ibiliko da ikasleek egindako argazkiak, testuak eta abar konpartitzeko asmoarekin. Bide batez, beharrezkoak diren teknologi berrien herramientak erabiltzen ikasiko dute.

Txotxongiloak!

Hona hemen Hiru Txerrikumeei buruz egin dugun txotxongiloen antzerkia!

lunes, 16 de mayo de 2011

Laranja zukua egiten!!


Gaur laranja zukua egin dugu fruten proiektuarekin ari garelako. Asko gustatu zaigu eta gauza pilo bat ikasi ditugu. Fruta oso garrantzitsua da gorputzerako bitamina asko daukalako.
Gainera elkarlaneran aritu gara eta oso ondo pasatu dugu!!

sábado, 14 de mayo de 2011

AKUARIUMERA EGUN PASA

Gaur, maiatzaren 9an, akuariumera joan gara egun pasa. Bedoñaben autobusa eta Donostira abiatura gara motxila eta guzti!!
Motxilan bokadiloa eta ura eraman ditugu bazkaltzeko, eta gainera irakasleak esan digu jostailu eta goxokirik ez eramateko.



Goizean akuarima ikusi dugu barrutik eta asko gustatu zaigu. Mota desberdinetako arrainak ikusi ditugu: manta arraina, marrazoa....Gainera marrazoa gure gainetik pasatu zen gu tunelean geundela.
Ikusi dugun akuarimuna zuek gehiago ezagutzeko hemen daukazue akuarium honetako web orria eta horretarako egin klik hemen.
Ondoren, Oriora joan ginen bazkaltzera eta bertan hondartza ondoan dauden kolunpiotan bazkaldu genuen. Guk hondarra ikutzeko gogoa genuen baina irakasleak ez zigun bertara gerturatzen utzi.
Bazkaldu ondoren apur batean jolastu eta berriz ere autobusa hartu genuen Bedoñabera joateko. Lo etorri ginen oso nekatuta geundelako eta gainera oso ondo portatu ginela esan dezakegu!!
Bertan zeuden amatxo eta aitatxo itxaroten merienda jateko eta gu irrikitan geunden gertatutako guztia kontatzeko.
Espero dugu berriz ere horrelako irteera bat egitea!

viernes, 13 de mayo de 2011

KAIXOOO!!!

Arrasateko Bedoñabe eskolako ikasleak gara. Lau urteko gelan gaude eta Maider eta Agustina dira gure irakasleak. Blog honetan egingo ditugun ekintzen berri emango dizuegu eta gustatzea espero dugu.
Gure eskolari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.
Besterik gabe, ondo pasa!