miércoles, 18 de mayo de 2011

Afrikako animaliak lantzen!!!

Afrikako animaliak lantzen ibili gara eta asko gustatu zaigu ikasi dugun guztia. Jarduera asko egin ditugu eta bakoitzarekin eduki desberdinak ikasi eta landu ditugu.
Guk aukeratu genuen Afrikako animaliak gaia eta horregatik oso interesgarria iruditu zaigu. Liburu desberdinetatik atera dugu animalia desberdinei buruzko informazioa eta orain gauza gehiago dakizkigu hauei buruz. Gainera Afrika non dagoen ere badakigu.


           










Bestalde, jirafek zenbat neurtzen duten ere ikasi dugu eta batez ere jirafa txikiek 2 metro neurtzen dutela. Gu baino askoz altuagoak dira eta konparaketa hori egiten ere ibili izan gara. Gainera 2 metroko jirafa txiki bat marraztu eta margotu dugu tenperak erabiltzen eta gero pasiloan jarri dugu beste gelakoek ikus zezaten.




                  



  












Asko gustatu zaigu gai hau eta gauza pilo bat ikasi ditugu; gainera oso ondo pasatu dugu denok batera lan egiten!!


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario