sábado, 21 de mayo de 2011

AZKEN JAIA!!

Kurtso bukaeran jaialdi bat egingo dugu. Urtero egiten dugu, Erguin auzoan.
Baina aurten, Erguinen izan beharrean Iturripen izango da. Haurrentzako puzgarriak,
ekintzak...egongo dira eta merienda ere bertan jango dugu!!
Gogo handia daukagu egun hori iristeko, egun berezia izaten delako.
Ekainaren 22an izango da, arratsaldean. Beraz, 14:30etan eskolara joan eta denok batera
bertara habiatuko gara. Jaialdiak 19:00ak arte iraungo du, eta nahi duenak bertan pasa dezake
arratsalde guztia. Bestela gurasoak 16:30etan bertara joan beharko dira gu bilatzera.
Esan bezala, egun oso polita izango da eta merezi du bertara gerturatzea!!

miércoles, 18 de mayo de 2011

Teknologia berriak!

Gaur egun gure bizietan hain ohikoak bihurtu diren teknologia berriak ditugu, ordenagailuak berezki. Haurrek txikietatik hauekiko harremana izateko ikasgelan ordenagaulu bat daukate. Horrela, txokoetan zehar zirkulazio librea egiten dutenean hau erabiltzeko aukera daukate, eta bertan, ariketa ezberdinak egin ditzakete.

Afrikako animaliak lantzen!!!

Afrikako animaliak lantzen ibili gara eta asko gustatu zaigu ikasi dugun guztia. Jarduera asko egin ditugu eta bakoitzarekin eduki desberdinak ikasi eta landu ditugu.
Guk aukeratu genuen Afrikako animaliak gaia eta horregatik oso interesgarria iruditu zaigu. Liburu desberdinetatik atera dugu animalia desberdinei buruzko informazioa eta orain gauza gehiago dakizkigu hauei buruz. Gainera Afrika non dagoen ere badakigu.


           










Bestalde, jirafek zenbat neurtzen duten ere ikasi dugu eta batez ere jirafa txikiek 2 metro neurtzen dutela. Gu baino askoz altuagoak dira eta konparaketa hori egiten ere ibili izan gara. Gainera 2 metroko jirafa txiki bat marraztu eta margotu dugu tenperak erabiltzen eta gero pasiloan jarri dugu beste gelakoek ikus zezaten.




                  



  












Asko gustatu zaigu gai hau eta gauza pilo bat ikasi ditugu; gainera oso ondo pasatu dugu denok batera lan egiten!!


 

Txoko desberdinak dauzkagu!!

Txoko desberdinak dauzkagu bai gure gelan eta baita alboko beste bi geletan ere. Horrela zirkulazio librea egiten dugunean gela desberdinetatik ibiltzeko aukera daukagu eta baita, txoko desberdinetatik ibiltzeko ere.
Asko gustatzen zaigu txokoetan jolastea eta asko ikasten dugu bertan. Gainera gure lagunekin gauza berriak sortu eta esperimentatzeko aukera ematen digute.
Txokoek zein garrantzia daukaten ikusteko ondorengo orrialdea ikus dezakezue eta horretarako egizue klik hemen.
Gure gelako txokoak zeintzuk diren azalduko dizuegu ea gustatzen zaizuena. Gure gelan plastilina txokoa, puzzle txokoa eta mahai jolasen txokoa daude. Bestetalde, ordenagailu bat ere badaukagu gelan bertan eta honekin ibiltzeko aukera ere badaukagu.

Plastilina txokoan oso gustura ibiltzen gara irudi eta forma desberdinak egiten eta gainera asko gustatzen zaigu eskuetan sortzen digun sentsazioa. Gainera bakoitzak besteek egindako irudiak ikusteko aukera dauka eta oso polita da besteen lanak ikustea.


















Bestalde, puzzle txokoa ere asko gustatzen zaigu eta bertan puzle txiki edo handiak egin ditzazkegu. Gehienak mahai gaineran egiten ditugu baina pieza asko izanez gero lurrean egiteko aukera ere badaukagu.


Mahai jolasak ere oso entretenigarriak dira eta asko ikasi dezakegu hauen bidez, horregatik askotan egoten gara txoko honetan.



Azkenik, lehen esan bezala, ordenagailua daukagu gelan eta bertan bikoteka jolasteko aukera daukagu eta oso ondo pasatzen dugu!


San Andres jaietan!!

San Andres, gure eskola dagoen auzoa da eta gaur bertako jaiak dira.
Barraka pilo bat jarri dituzte hemen dagoen plazatxo batean. Oso pozik
gaude, arratsaldean bertara joango garelako barraketan ibili eta litxarrekeria
batzuk jateko.
Jai oso politak izaten dira, auzoko kideen bazkaria izaten dugu larunbatean eta
gauean kontzertuak ere egoten dira. Gainera, pailazoak ere etorriko dira beriaen
emanaldia egitera, irrikitan gaude ikusteako!
Eskolan ez dugu ezer berezia egingo, baina, jai giroa nabari da denen artean.
Animatu San Andreseko jaietara hurbiltzen, merezi du eta!!!

Antzerkia prestatzen!!

Kurtso bukaerako jaialdirako antzerki bat prestatzen ari gara.
Gela bakoitzak antzerki bat egingo du, bai txikienek eta baita nagusienek ere.
Guk "Tulipan txikia" deituriko antzerkia antzeztuko dugu.
Estseatzen ari gara, ia egunero, oso ondo irten dadin.
Oraingoz nahiko ondo irteten da, bakoitzak bere pertsonaia ikasi duelako.
Ikaragarri ondo pasatzen dugu, batzuk "haizea" izengo dira, beste batzuk "tulipanak"...,
horrela pertsonaia guztiak izan arte.
Antzerki polit polita izatea espero dugu. Gainera, gurasoen aurrean antzeztuko dugu, beraz,
oso ondo egitea espero dugu. Zuek ere animatu zaitezkete etortzera!
Ikustea nahi baldin baduzue Bedoñobera gerturatu maiatzaren 30ean. Han izango gara antzezlan
dibertigarri bat zuei aurkezteko!!