sábado, 14 de mayo de 2011

AKUARIUMERA EGUN PASA

Gaur, maiatzaren 9an, akuariumera joan gara egun pasa. Bedoñaben autobusa eta Donostira abiatura gara motxila eta guzti!!
Motxilan bokadiloa eta ura eraman ditugu bazkaltzeko, eta gainera irakasleak esan digu jostailu eta goxokirik ez eramateko.



Goizean akuarima ikusi dugu barrutik eta asko gustatu zaigu. Mota desberdinetako arrainak ikusi ditugu: manta arraina, marrazoa....Gainera marrazoa gure gainetik pasatu zen gu tunelean geundela.
Ikusi dugun akuarimuna zuek gehiago ezagutzeko hemen daukazue akuarium honetako web orria eta horretarako egin klik hemen.
Ondoren, Oriora joan ginen bazkaltzera eta bertan hondartza ondoan dauden kolunpiotan bazkaldu genuen. Guk hondarra ikutzeko gogoa genuen baina irakasleak ez zigun bertara gerturatzen utzi.
Bazkaldu ondoren apur batean jolastu eta berriz ere autobusa hartu genuen Bedoñabera joateko. Lo etorri ginen oso nekatuta geundelako eta gainera oso ondo portatu ginela esan dezakegu!!
Bertan zeuden amatxo eta aitatxo itxaroten merienda jateko eta gu irrikitan geunden gertatutako guztia kontatzeko.
Espero dugu berriz ere horrelako irteera bat egitea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario