sábado, 21 de mayo de 2011

AZKEN JAIA!!

Kurtso bukaeran jaialdi bat egingo dugu. Urtero egiten dugu, Erguin auzoan.
Baina aurten, Erguinen izan beharrean Iturripen izango da. Haurrentzako puzgarriak,
ekintzak...egongo dira eta merienda ere bertan jango dugu!!
Gogo handia daukagu egun hori iristeko, egun berezia izaten delako.
Ekainaren 22an izango da, arratsaldean. Beraz, 14:30etan eskolara joan eta denok batera
bertara habiatuko gara. Jaialdiak 19:00ak arte iraungo du, eta nahi duenak bertan pasa dezake
arratsalde guztia. Bestela gurasoak 16:30etan bertara joan beharko dira gu bilatzera.
Esan bezala, egun oso polita izango da eta merezi du bertara gerturatzea!!

1 comentario: